Aitziber Garmendia Profile Banner
Aitziber Garmendia Profile
Aitziber Garmendia

@AitziGarmendia

Followers
13,339
Following
486
Media
451
Statuses
9,483

💜Juanita Muruaren biloba💜 Aktorea/ Actriz/ Actress. ♀️ Instagram: @aitzigarmendia

Joined October 2012
Don't wanna be here? Send us removal request.
Explore trending content on Musk Viewer
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
8 months
Sra Ibarrola: La mujer de la foto es Joxepi,mi madre.Trabaja en la limpieza.Fregando escaleras me ha pagado los estudios,me ha educado para respetar a la gente siempre.Gracias a ella estoy donde siempre he soñado estar. Es valiente,generosa y divertida.Estoy muy orgullosa de ella
Tweet media one
648
841
6K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Aita ospitalean azken arnasean eta ni etxean COVID positibo. Isilik itxaron dut, bakarrik, ahizpak hil dela esan didan arte. Ze mina, ze hotza, besarkadarik gabeko hutsunea. Izan gaitezen zentzudunak mesedez, egoera ustel hau ez du inork merezi. Ondoloin aitte, maitte zaittut 🧡
323
411
5K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Duela 14 urte nire bikotekideak bere buruaz beste egin zuen. Garrasi mutua, ERRUA, besterik ez nintzen. Hau publiko egiteak pertsona bakar bati laguntzen badio, merezi du. Bada lasai kontatzeko garaia, bada neure burua barkatzen hasteko garaia. #abuztuak11 #suizidioa #gaizka
Tweet media one
139
732
5K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
- Kaña limoiakin eta kriantza bat. - Buff, en castellano, por favor. - Una ración de cordero asado a baja temperatura, con crema de patatas del norte de Himalaya, y esencia de cítricos marinados con aceite de trufa salvaje. #VengaNoMeJodas (Atzo, Donostiako taberna batean)
51
590
2K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
11 months
Madrilen afaltzen ari naiz jatetxe batean, bakarrik. Janaria eskatu dudanean galdetu dit zerbitzariak "Eres vasca?" Ta nik "Si. Me lo dices por el acento?". Ta berak "No, por la cantidad de comida que has pedido". 😂😂😂😂 On egin ta ondoloin.
28
94
2K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Eztau euskera zatarrik. Hitz egitten ez dena bakarrik. #euskalkiak #euskarabatua #euskara
17
317
2K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Suizidioarekin izan dudan esperientzia kontatzean halako oihartzunik ez nuen espero. Gogor baina gozo astindu nau tsunamiak. Eskerrikasko bihotzez denoi. Jarrai dezagun, gai hauek merezi duten errespetuz, isiltasuna apurtzen. Estigmarik ez, taburik ez. Osasun mentala agerian 🧡
10
89
2K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Amonak esaten zidan zauri bat garbitzean "pikatzen badin, sendatzen ai dun".Ez dakizue ze poz eman didan nire aldarrikapenekin gizonezko batzuk haserretu zaretela ikusteak. Zauriak garbitzen ari garen seinale. Deseroso sentitu zarete? Zuen ahultasuna besterik ez didazue erakutsi.
14
175
1K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Eskerrikasko hilabete t'erdi honetan aita zaindu duzuten Donostiako Ospitaleko langileei. Zenbat borroka eta ze egoera zailean. Gauzak geroz eta larriago daude Osakidetzan. Noizko osasun publikoaren aldeko benetako apustua? Lehentasunak ulertzen dakien herri batean bizi nahi dut.
13
190
1K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Nire zaurgarritasunetik, ESKERRIKASKO.
Tweet media one
34
88
1K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
8 months
Itziar; lankide, lagun eta emakume ZORAGARRIA zara. Besarkada haundi bat. #zurekingaude
43
91
1K
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
1 year
Etxea teilatutik ez dela hasi behar irakatsi izan digute beti. Baina teilatu sanorik gabe zerk balio du? Barrua, hormak, zorua eta altzariak ez dira ezer, teilatua zaindu gabe badago. #abuztuak11 #11agosto #Gaizka #OsasunMentala #SaludMental #suizidioa #suicidio
Tweet media one
Tweet media two
13
152
844
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Ez dakizue zenbat beldurtzen nauen arima biluzteak, irribarre egiteari utzi eta hauskortasuna erakusteak. Baina merezi du, badakit. Gure beldurrez lotsarik gabe hitz egiteak, sekulako askatasun sentsazioa ematen du. Probatu beharko zenukete. Eskerrikasko @UrHanditan
@UrHanditan
UR HANDITAN
2 years
Antsietatea, depresioa, ezintasuna, larritasuna… Gazteen buru-osasunari behar bezalako trataera ematen diogu? Behar dituzten tresnak eskaintzen dizkiegu? Martxoak 29 "BESTE PANDEMIA" 22:30ean ETB1en @XMadariagaI @Baleuko @Beittu @euskaltelebista @eitb @AitziGarmendia @Agifes
2
17
51
21
85
766
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
"Honako hau da zure azterketaren emaitza: Idazmena EZ GAI." Euskaldun berri baten bikotea naiz, oraingoan ere ez du azterketa gainditzerik lortu, baina euskara ikasi eta hobetzeagatik egiten duen saiakera bakoitzean gehiago maitemintzen nau. #EuskaldunBerriak #EuskararenEguna #Lu
Tweet media one
15
58
762
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Nire amonaren mobilak internetik ez du.Covidak akabatu ez dituen adineko pertsona guztiak orain akabatu nahi ditugu. Jatetxe askotan QR kode irakurlea ez baduzu, menua irakurtzerik ez daukazu. Hil daitezela gosez, edo lotsaz, teknologiaren mundu honetan soberan daudela sentituz.
13
121
673
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Gazteleraz ari den seme-alabari behin eta berriz "euskaraaaz" esaten dion gurasoari,ESKERRIKASKO. Ez da erraza zenbait lekutan umeak euskaraz heztea edo pantailetan gazteleraz kontsumitzen duten korrontearen kontra igeri egitea. Zuentzat, egunero saiatzeagatik #euskarareneguna
25
72
651
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Ze erraz esaten den "berrogeialdi" balkoi edo terraza batetik. Leiho ertzean, zatikako fotosintesia egiten ikusi nahi nituzke sare sozialetan bularra puxtuta dabiltzan terrazadun SuperBakeanNagoNireBuruarekin eta OrainPertsonaHobeaNaiz espezie horietako batzuk. #HorrelaNikEreBai
Tweet media one
22
70
616
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
"Jon, lagunduko diazu etxera? Bildurra ematen dit bakarrik joateak". Eta portaleraino lagundu dit. Baina ez dut poztu nahi babestu eta zaintzen nauten lagunak ditudalako, erasotuko nauen etsairik ez dudala ospatu nahi nuke egunen batean. #sexuerasorikez #borrokafeminista 💜
2
170
599
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Argazki hau oporretan egin nuen. Ez dakit beraiek kontziente ote ziren non eserita zeuden, baina hau da nik nahi dudan mundua: sinplea, erraza, koloriñetazkoa. #StopLGTBIfobia 🏳️‍🌈
Tweet media one
11
54
584
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Laaasai, ez larritu, hartu arnasa sakon. Zure tronuan zaude oraindik. Eta zoritxarrez gure belaunaldiak ez zaitu tronutik erortzen ikusiko. Baina noizbait alabarik baduzu, gogoratu feminazi honek borrokan jarraituko duela, zure alabak holako txiorik irakurri ez dezan. 💜
14
75
578
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Zuei, euskaldun berriei, nire miresmenik sakonena. Ikasteko hartu zenuten erabakiagatik, egiten duzuen ahaleginagatik, eta bizi zareten herriari zor zaion errespetua erakusteagatik. ESKERRIKASKO. #EuskararenEguna #euskaldunzaharrak #EuskaldunBerriak #abenduak3
8
100
527
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
MARTIN ETA MARTINA GUZTIENGATIK. 💖💙💚💛🧡💜❤ Eskerrikasko borrokagatik @naizen_elkartea . Eskerrikasko @beasever bakarrizketa hau prestatzeko unean emandako laguntza ikaragarriagatik. Goraneren ahoan zure hitzak dantzatu dira. Hunkituta. #naizenanaiz #kolori ñetakohaurrak
14
95
516
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Donostiako kalean entzun berri dut: - Pues ahora se han ido a vivir a Zaldibia - Dónde está eso? - En el culo del mundo. Ze ipurdi polita duen munduak 💚
21
21
494
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Bihar. Urduri baina ziur, oso ziur. Mañana. Nerviosa pero muy segura 🧡
@Boulevardeitb
Boulevard Radio Euskadi
3 years
⏰ Mañana martes, a las 10:30, hablaremos con la gran @AitziGarmendia de la vida, de la muerte y de cómo hacerle frente cuando se trata del suicidio de un ser querido, y de sus proyectos más próximos entre otros. 🥰 Siempre es un gusto charlar con ella.
Tweet media one
0
9
47
16
30
496
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
1 year
"Yo no voto por que todos me parecen iguales" esan dit pribilegio guztien karneta poltsikoan daramanak. Eta igual egia da, "gizon zuri, cis, hetero, espainola banaiz ze alde nabarituko dut ba!" Eta pribilegio gutxiago diduztenei ze gizarte opa diezu? Erantzunik ez zure zilborrean
13
63
448
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
💜Elena eta Ane. Ane eta Elena💜 Handitan horrelakoa izan nahi dut. #Forque2021
@rtveplay
RTVE Play
4 years
⭕ Elena Irureta recibe el #Forqu é2021 a Mejor Interpretación Femenina en Serie por su papel en 'Patria'. "Yo este premio lo quiero compartir con Ane". 🤩👏 ▶
44
598
3K
7
35
434
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Feminismoa ulertzen ez duen gizon batek haserretu egiten nau.Feminismoa ulertzen ez duen emakume batek tristetu. Borroka errazago egiten dut haserretik tristuratik baino. Baina tristuran bada ere,konplize ditut eta maite ditut denak. GORA BORROKA FEMINISTA💜 #M8 #borrokafeminista
1
54
435
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
"NIK ERE PARTE HARTU NAHI NUKE NESKATXAN ZORIONEAN, IZANEZ ERE ARITU ZARA HAIN ITXURA TXUKUNEAN, GEROAN POZA HONELAKOEK DUTE GAURKO EGUNEAN, LOREA ZUHAITZ BIHURTU ARTE JARRAITU ZAZU LANEAN" (Imanol Lazkano 1994) Eskerrikasko Imanol. Lorea zuhaitz bihurtu da, bonsai, baina zuhaitz
Tweet media one
7
35
420
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
Goizeko 8etan hasi ditut ensaioak. Autubusean bazkaldu dut ETBra bidean. Bi programa grabatu ditut. Zuzenean Zumarragara, antzezlana 22:30etan. Etxera, ordubitan sartu naiz ohera. "Ama ez denak nekea zer den ez daki" esaten didan hurrenak, Dalsy potea irentsiko du kaja ta guzti.
10
47
419
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
"Denok egin beharko genuke terapia" esaten dutenak, baina bizitza osoan terapiarik egin ez dutenak eta egiteko asmorik ez dutenak. Paternalismorik eta kondeszendentziarik ez mesedez. Naturaltasunez, estigmarik gabe, morborik gabe, doakoa. Orain. #urriak10 #osasunmentalareneguna
2
99
402
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Tamaina,estilo, genero-identitate,itxura eta sexu-orientazio ezberdinetako laukotea. 4 buru,4 bihotz,4 potro,4 obario. #BarreLibrea ko Lauburua. Eta ezberdintasunak berdintzen dituen faktore bat: Gure hizkuntzan gure umore morea sortzeko ausardiaren harrotasuna 💜 #AjeEmozionala
Tweet media one
7
14
376
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Zutik mantentzeko, hankak ez ezik, burua ere bere tokian behar dugulako. Teilaturik gabeko etxea, lau horma baino ez direlako. Osasun mentala denon eskubide bat da 🧡
1
54
358
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Etxean kulerotan, ordenagailu aurrean idazten. Ez dakit zerk tristetzen nauen gehien, beroa toleratzeko dudan ezgaitasunak ala portatilaren tapa istean eskuineko titiburua harrapatzeak. Planeta izorratzen ari gara, eta adinean aurrera noa. Gaurko titularrak horiek.
4
10
360
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
6 years
Kotxez noanean, oinezkoak eta txirrindulariak gorroto ditut. Txirrinduan noanean, oinezkok ta kotxeak gorroto ditut. Oinez noanean, kotxeak, txirrindulariak ta oinez mantsoooegi doazenak gorroto ditut. 2019an gutxiago gorrotatzeko proposamena in diot nere buruai.😏 #gorrotorikEz
7
39
344
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Suizidioa soka luze baten azken muturra baino ez da. Zain dezagun soka honen korapilo bakoitza, azken muturrera iritsi beharrik izan ez dezagun. Zain dezagun osasun mentala. #irailak10 #SuizidioarenPrebentziorakoNazioartekoEguna
▶️ BIDEOA @AitziGarmendia : "Gizartean ez gara ausartzen osasun mentalaz hitz egitera" @EgunOnEuskadi #egunoneuskadi
0
9
40
3
71
338
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Ohikoa izateak ez du esan nahi normala denik.
5
76
330
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Eskerrikasko denoi zuen mezuengatik! Erabakia gurea izan da, atseden bat behar genuen, eta saioa erre aurretik bere onenean amaiera ematea erabaki dugu. Proiektu berriak buruan ditugu, horiek txukun landu eta indarrean bueltatuko gara! #EskerrikaskoBarreLibrea
12
19
324
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Begira ze plan aproposa Aitaren Eguna ospatzeko: 6 emakume, alkohola, kokaina, adarrak, sexua, maitasuna, sekretuak, eta batez ere, umorea, KOMEDIA. Ostiral honetan, ETB 1en, San Jose santurik gabe. #ErlauntzaFilma
11
68
318
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Ez dira betiko garai onenak, azken finean aktore hutsak gara... Eta egoera honetan pelikula bat estrenatzeko atrebentzia izan dugu! Antzezlanak eman digun zoriontasuna ematen badigu ez da gutxi. AZAROAREN 6an zinemetan. #ERLAUNTZA 💜
Tweet media one
5
54
320
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
Arima biluztea zenbat kostatzen den, eta mina isilean gordetzea ze garesti ateratzen den. Eskerrikasko @ArantxaIraolaAl elkarrizketa batean nengoela ahazteko izan zenuen gaitasunagatik. Eskerrikasko @berria gai hauek plazaratzeagatik. #suizidioa #Gaizka #abuztuak11
@ArantxaIraolaAl
Arantxa Iraola
5 years
Mina, izua, ezinegona, iluntasuna, erabakitzeko gaitasuna... Suizidioaren barrunbeak ulertzeko ahaleginen emaitza, hortxe. Mila esker, bereziki, @AitziGarmendia , Markel Irizar eta Edurne Pasabani. Eskuzabaltasunarengatik, eta hain ulerkorrak izategatik.
5
56
105
8
48
314
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Errenta aitorpenean berriz ere kopetekoa jaso eta maldizioka ari nintzela, Ceutan gertatzen ari denaren irudiak ikusi ditut.Uneoro ahazten naiz neure pribilegioez.Baso bat uretan ito naiz itsasoko uretan ehundaka pertsona bizirauteko saiakeran zebiltzan bitartean. #politiKAKAriak
2
19
312
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Musukoa jarrita noanean gehiago hitz egiten dut neure buruarekin. Aho-garun-aho artean intimitate xelebre bat sortzen da. Gertatzen zaizue?
21
6
305
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Handitzen handitzen, hasi naiz biluzten...
@UrHanditan
UR HANDITAN
2 years
Antsietatea, depresioa, ezintasuna, larritasuna… Gazteen buru-osasunari behar bezalako trataera ematen diogu? Behar dituzten tresnak eskaintzen dizkiegu? Martxoak 29 "BESTE PANDEMIA" 22:30ean ETB1en @XMadariagaI @Baleuko @Beittu @euskaltelebista @AitziGarmendia @Agifes
Tweet media one
Tweet media two
Tweet media three
Tweet media four
1
23
89
5
25
296
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
21 urte daramatzat oholtzan eta oraindik estreinaldi batek 18 urte nituenean sortzen zidan zirrara bera sortzen dit. Bizirik sentitzeko modu hau ez dadila aldatu inoiz mesedez.
@TanttakaT
Tanttaka Teatroa
3 years
Tanttaka Teatroak "Sexberdinak" antzezlana estreinatuko du gaur, urtarrilak 21, Arrigorriagan. Mireia Gabilondok zuzendua eta Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta protagonista dituena. Emanaldia  euskaraz izango da. @AitziGarmendia @telmoirureta @TanttakaT #mireiagabilondo
Tweet media one
0
10
44
4
17
290
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
7 years
Ez naiz polemika zalea. Baina oraingo honetan ezin nuen isilik gelditu. Isilik egoteak balio duena vía @berria
29
108
281
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
11 months
Eskerrikasko Altsasuko antzokian egon zinetenoi, ia denoi. Un mensaje a la señora que le sonó el movil y contestó la llamada diciendo "estoy en el teatro". Señora, si no sabe estar en el teatro, no esté. Por respeto a los que estamos trabajando y a los que SÍ están en el teatro
5
16
270
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Atzo negar egin nuen oholtza gainean, ustekabean. Ze hauskorrak garen. #Losers emanaldia Beran.Pandemiaz geroztik, lehenengo aldiz antzokien %100-a beteta.Besaulki bakoitzean pertsona bat.Amaieran txaloka ikusi zintuztedanean sentitu nuena... uff. @PlazaolaJon bidelagun onena zea.
Tweet media one
5
19
263
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
7 years
Negarrez noa gaur ohera. Erraietaraino busti naiz #urhanditan . Ez da justua jode, ez da justua. Eskerrikasko kamera aurrean ausardia eta samurtasun horrekin jarri zareten haur eta gaztetxoei. Saio latza @UrHanditan @XMadariagaI #MotxiladunUmeak
3
84
256
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Edonorentzat eredugarri izatearen karga alde batera utzita,beti defendatuko dut publikotasunaren erantzukizuna,tabuak zapaltzeko sare sozialek duten oihartzuna eta umorearen sendagarritasuna. Eskerrikasko @BarreLibrea ,LIBRE EGIN NAUZU. #suizidioa #Gaizka
8
24
256
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Kultura ez gara aktore, musikari, idazle edota margolariak bakarrik, kultura pieza askoz osatutako puzzle bat da. Ez dezagun ahaztu.
Tweet media one
2
71
254
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
💜
@umoreaskea
ⓤⓜⓞⓡⓔ🇵🇸ⓐⓢⓚⓔⓐ
3 years
ZALETUA 🆚️ TALENTUA
Tweet media one
Tweet media two
1
29
194
2
26
256
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Gutxitan lotsatu naiz oholtzan gaur bezain beste. Barkamena eskatu nahi dizuegu gaur Berangon egon zareten euskaldunoi. Ez zenuten merezi, ez genuen merezi. #EuskaldunekinEuskaraz
@PlazaolaJon
Jon Plazaola
3 years
“Urriak 23 Helduentzako Antzerkia gazteleraz” Halaxe zioen kartelak eta euskara garbian idatzitako esaldi horren ondoan ageri ziren Aitziber ta bion aurpegiak. Losers. Berangon. Gazteleraz. Gu. Oholtzara atera aurretik ikuslegoa euskaraz ta gu lotsagorrituta. (…)
9
29
193
13
45
251
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
6 years
La sentencia de #LaManada me revienta el coño, el culo, la boca y las tetas. Me gustaría poder expresarme de otra forma, pero no puedo, no puedo no estar en la piel de la víctima. #YoSiTeCreo #JusticiaPatriarcal #JusticiaEspa ñola #MarcaEspana #hastaelco ño
4
104
238
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
GOGORATU! Tristea da nire txio bati retuit ematea, baina... garai zailak dira, ulertu ezazue 😅. Segi zinera.
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Ez dira betiko garai onenak, azken finean aktore hutsak gara... Eta egoera honetan pelikula bat estrenatzeko atrebentzia izan dugu! Antzezlanak eman digun zoriontasuna ematen badigu ez da gutxi. AZAROAREN 6an zinemetan. #ERLAUNTZA 💜
Tweet media one
5
54
320
12
59
247
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Bizi osoan senti ezazu eromena maiteminez. Aneren irribarreaz edo Mikelen begi urdinez. Bat edo beste, edota biak, bihotzai kasu eginez. Maitasun oro polita baita, ondo maitatzen jakinez. 💜🧡💛💚💙💖❤ #izan #iloba #izeba #AskeHaziZaitezen
Tweet media one
2
17
242
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Azken @Gurekasa gaur.3 urtean nola aldatu diren gauzak,hasi ginenean Julenek etzuen semerik eta nire aitak 2 hanka zituen, pentsa!Zuen ondoan unerik latzena ere samur eta umorez bizi izan dut. Pantailan adoretsu agertzea erraza da horrela inguratuta zaudenean. Eskerrikasko ekipo.
Tweet media one
9
18
237
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Ze harro nagoen gure gazteez. Ze gaitasun erakutsi duten emozioak ulertzeko, beldurrak kudeatzeko, ezintasunak onartzeko. Eskerrikasko Garazi, Maialen, @jonegosk eta @UnaiAlberdi14 . Lasaigarria da belaunaldi berrietan zuek bezalako pertsonak daudela jakitea. @UrHanditan
1
15
227
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 months
Eskerrikasko etorri zaretenoi. Eskerrikasko antolakuntzan dena eman duzutenoi. Harro nire herriaz, harro nire herriko kulturgileez. Eten genozidioa, orain.
@eitbAlbisteak
EITB Albisteak
5 months
▶️ Jende andana bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa stop'' lemapean
0
3
10
1
31
229
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
ESKERRIKASKO. GRACIAS 💜
@GranViaComunica
GranVía
4 years
. @BellonyGuidera @AitziGarmendia MEJOR ACTRIZ DE TEATRO por #ElEnjambre en los Premios de la Unión de actores y actrices vascas BESARKADA SARIAK.👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻enhorabuena!!!
Tweet media one
Tweet media two
1
8
50
18
15
219
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Tristura. Haserrea. Lotsa.
@EzaeElkartea
Ezae
3 years
Euskadi da, alde handiz, gure jarduerari murrizketa gehien ezartzen dizkion autonomia-erkidegoa. Kaltea izugarria da eta ulertezina iruditzen zaigu. Ez da kutsatze kasu bakar bat hauteman zinema-aretoetan, higiene; distantzia eta aireztapen neurri zorrotzak betetzen ditugu,
Tweet media one
3
55
127
4
52
213
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
ALTSASUN ERDERAZ DA??? BENETAN???? Nik ere euskaraz antzezteko eskaera egiteko aprobetxatu nahi nuke, publikoki.
@momotxorroak
momotxorroak
5 years
Benetan esaten didazue @AitziGarmendia eta @Jonny_Platz gazteleraz ekarri behar dituzuela @iortia_ Altsasuko Udala?
Tweet media one
2
6
13
0
78
212
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Gure haurrentzat. Gure irakasleentzat. Gure agintarientzat. Guretzat. #hausnarketa
▶️ #BIDEOA Gorane: ''Zergatik ez ditugu eskolak tabernetako terrazetan ematen?'' #BarreLibrea @BarreLibrea @AitziGarmendia #bakarrizketa #umorea #ETB1
0
29
61
9
48
207
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
Atzo #Erlauntza Getxon.700 eserlekuko antzoki batean 200 ikusle inguru izan genituen. Aurreko astean, erderazko emanaldi batekin aretoa bete zen, duela 3 aste, erderazko beste batekin ere bete egin omen zen. Eta "Getxon euskeraz izateko nahikoa da" entzun behar gainera. (Haria)
11
69
196
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Joder, joder, joder. #Lightyear filmaren trailerra ikusi dut eta lesbiana bihurtu naiz. JODER. Banekien gertatuko zela, begi bistakoa zen. Joder. Eta orain zer egin dezaket?? Joder.
16
4
192
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 months
Neskak, asko miresten zaituztet. Ikaragarriak zarete. Liluratuta egon naiz gaur zuen pausu, keinu eta korrikaldi bakoitzari begira. Eta pentsatu dut "ze puta amak dien, ze harro sentiarazten nauten BETI". Enamorauta 💙🤍💙🤍 @RealSociedadFEM #PausozPausoBideaEgiten #WeareReal
2
21
188
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Lotsagarrikeria hauek entzunda, inoiz baino harroago @BarreLibrea sortu izanaz. Azken saioa gaur, hori bai, borrokan jarraituko dugu, beste izen batekin akaso, baina beti umore morez. #barrelibrea #borrokafeminista #uMorea 💜
@pilardfrancisco
Pilar de Francisco
3 years
- ¿Por qué no hay cómicas en La Chocita del Loro? Respuesta de su directora esta mañana en la SER (gracias por reivindicarlo, compañeras 💜) 👇 26 cómicos, 1 cómica (fuente: dossier 2021)
386
699
2K
7
21
182
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
6 years
Eskerrikasko #UrHanditan gaur Suizidioaren aurpegi guztiak adore horrekin erakutsi dituzuenoi. Eskerrikasko zuen eskuzabaltasunagatik. Oso hurrun sentitzen naiz ausardia horrekin nere esperientziaz hitz egiteko garaian, beraz eskerrak bihotzez bidea samurtzeagatik ❤ #babesa
6
10
183
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Euskara "eginda" oparitu zaidan zerbait da. Sehaskan ikasia eta etxeko sukaldean goxatua. Ni euskaraz aritzeak ez du inolako meriturik, arnasa hartzea bezala da, egunero, naturala eta beharrezkoa. #EuskararenEguna #abenduak3 #euskaldunzaharrak #euskaldunberriak
1
23
175
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Ze zoragarria den borroka feminista honetan inguratzen nauten gizonetaz harro egotea. Maite zaituztet Kepa eta Jon, eskerrikasko gaurko aldarrikapenagatik, gorputz osoa astindu didan laztan bat izan da 💜
3
22
172
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Gora erditu gintuzten amak! Eta eskerrikasko izeba izateko aukera oparitu zidan ama horri... Zorionak denoi!! #amareneguna
Tweet media one
2
1
173
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Barre egitea sendagarria bada, barre egin araztea, zer esanik ez. Horretan saiatuko naiz bihar Igorren. Oholtzak besarka nazala, zuen barreek astindu nazatela... Umorea beti, BETI. #antzerkiaeuskaraz #komedia
@nekane_makaztui
Nekane Intxaurtza Etxebarria 🇵🇸
3 years
Aupa @AitziGarmendia ! Prest arratiarron beroa hartzeko? Eguenean ikusi eta sentituko zaitugu💜
Tweet media one
1
0
13
5
4
166
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Herriarentzat, guretzat, euskararentzat egin duzun guztiagatik, eskerrikasko Juan Mari. Hartu atseden, nahikoa borroka egitea tokatu zaizu eta. Besarkada bat familiari.
@berria
Berria.eus
4 years
Joan Mari Torrealdai hil da
20
280
333
0
12
164
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Urriak 10. Osasun Mentalaren Munduko Eguna. O R A I N 10 de Octubre. Día Mundial de la Salud Mental. A H O R A @unicef_es #EnMiMente #DiaMundialdelaSaludMental #OsasunMentalarenMundukoEguna
Tweet media one
Tweet media two
1
22
162
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
GAUR ESTREINALDIA. Ikusi mesedez, gero atera ditzala bakoitzak bere ondorioak eta esan ditzala esan beharrekoak. Baina ikusi mesedez. Lanean intentzio onenarekin, talde onenarekin. Eta noski, hobetzeko prest, beti. #BarreLibrea
1
36
160
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Umetan nire mozorro kuttunena zen.Ez nekien handik urte askora berriro jantziko nuenik,maitasunaz,patetismoaz eta sexuaz lotsagabe hitz egiteko. "Txanogorritxotik otso emera, sei mutil medio",uzatailaren 8tik 12ra Victoria Eugenian. (Sarrerak donostiakulturan) #antzerkia #komedia
Tweet media one
4
17
159
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Ekainak 28ko ortzadarra ez dadila 29an lausotu. Kolore guztiak nahi ditut, egunero. Beti pentsatu izan dut "hurrengo egunak" oso garrantzitsuak direla, atzo oihukatu genuenak gaur eta bihar eta etzi oihartzuna izan dezan. #LGTBIQ +
Tweet media one
2
22
156
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
2 years
Ba 2023an ere ez naiz @inurri1 egutegian aterako, txika ke pena. Gaurtik aurrera salgai duzue. Nola kabitu daiteke hainbeste edertasun 12 hilabetan? #izaninurri (min)bizia 💜 cicatrices(in)visibles
Tweet media one
6
8
153
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Azkena, oraingoz. Irailean karga karga eginda etorriko gara. ESKERRIKASKO IKUSLE GUZTIOI 🖤
📺 #BarreLibrea saioaren denboraldiko azken atala ikusterik izan ez baduzu, #EiTBnahieran ​en ikus dezakezu. @MaitenaSalinas , @XabierEuzkitze eta Mikel Elizegi izan dira @AitziGarmendia eta @PlazaolaJon ​ekin @BarreLibrea
Tweet media one
0
0
13
7
11
152
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Aspalditxoan "negatibo" izatea positiboa da, eta "positibo" izatea negatiboa. Harrapazak Van Gaal. #COVID19
6
22
151
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Jare izena dut. Euskal Artxipelagoan bizi naiz. Aitonak kontatu dit lehen oso ezberdinak zirela inguru hauek, Euskal Herria izeneko lurralde bat omen zen,3 tsunami erraldoien aurretik. Hau gerra bat da,borrokarako prest. Entzun bihartik aurrera @Artxipelagoa @eitbpodkast #fikzioa
Tweet media one
7
30
149
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 months
La técnica del torniquete se inventó gracias a unas bragas de mercadillo.
@MovistarPlus
Movistar Plus+
4 months
Menuda aventura la de @AitziGarmendia con las 🩲 de mercadillo 😂 #IlustresIgnorantes
1
3
56
6
12
149
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
"Izan zaitez aske" esaten zenidaten. Zuen begiradek kaiolaratzen ninduten bitartean. Eskerrikasko errealitate garratz hau hain eder azaltzeagatik @fernareda #BorrokaFeminista
Tweet media one
Tweet media two
1
14
146
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Gaur erleen gaua da. Ez galdu #ErlauntzaFilma
9
23
142
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Labankada baten moduan sartu zait txio hau erraietan. Egiak min ematen du.
@mirenartetx
Miren Artetxe S.
4 years
Txikitan pentsatzen nuen "Jendeak baldin bazekien naziak zertan ari ziren, nolatan ez zuen ezer egin?". Orain ni naiz jende hori.
14
402
1K
0
17
140
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
ESKERRIKASKO DENBORALDI HONETAN HOR IZAN ZARETENOI . IRAILETIK AURRERA GEHIAGO!!!!
@Dos30TV
Dos30'
4 years
#BarreLibrea despide con éxito su temporada al firmar en el prime de #ETB1 un 1.8% de cuota, 13.000 espectadores y 30.8% de fidm +43.3% de plusvalías y 16.1% de aportación #QueVivaLaTele
Tweet media one
0
2
11
4
7
131
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
ERLAUNTZA Zinemaldian!!!!!
@sansebastianfes
Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastián
3 years
#69SSIFF #EuskalZinema69   #Zinemira ‘Erlauntza’ @AitziGarmendia  eta Sara Cozar aktoreak eta  @films_barton eko Unai Fernandez eta Maria Jesus Diez
Tweet media one
2
1
10
5
13
129
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Eskerrikasko atzo Donostiako manifan antolakuntza lanetan ibili zineten emakumeei. Iraultza eta borroka uneoro 3 lerrotan mantentzea ez zen lan erraza izango, baina atzokoan ere eredugarri aritu baginen, zuen lanari esker izan zen.💜 #M8 #borrokafeminista
0
9
129
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Ondoloin bozkatu duzuten guztioi.
4
6
128
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Instagram kontua hackeatu didate. Konpontzean abisatuko dizuet. Bitartean eskertuko nuke mezua zabalduko bazenute. Eskerrikasko 🖤 ****** Me han hackeado mi cuenta de instagram. En cuanto lo arregle aviso. Mientras tanto, agradezco difusión. Gracias 🖤
Tweet media one
5
184
120
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
"Garbizaletasuna ulergarria da. Garbizalekeria ez ordea".Txapo #euskaltzaindiaETB . Nire hizkuntza defendatuko dut beti,baita nire hizkera ere,sentitzen dut denen gustokoa ez bada. Eskolan txukun ikasteko zortea izan dut, baina sehaskan entzundakoari ezin uko egin. #euskalkiak
1
16
121
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
No esperaba esta respuesta después del tuit sobre el suicidio. Ha sido un tsunami,fuerte pero sanador. Gracias a tod @s de corazón. Sigamos hablando de estos temas, con el respeto que se merecen, pero rompiendo el silencio. Sin tabúes ni estigmas. Salud mental en primer plano 🧡
1
6
121
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
- Hori lesbiana da. - Keba, larunbatean mutil batekin joan zen antzerkia ikustera. #BelarriakBereLekutikEtenNahiDitut
4
9
121
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
6 months
Gaurko Aitziber, atzoko Aitziber txikiari hizketan "Lortu duzu, bejondeizula hankamotx". Zaldibiko Lardizabal eskolan antzerkia egin nuen lehen aldiko argazkiari begira. Ispiluaren aurrean jarri eta izan zinen umea pozik ikusten duzunean, ondo ari zara. Maite zaitut hankamotx 🧡
3
1
122
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
6 months
Tweet media one
5
8
119
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
Aittona Antonio artzaina zen Aralarren, Txutxutako bordan. Oroitzapen hori barruan dudala hasi naiz gaurko #UrHanditan ikusten, dena baneki bezala, baina Aiora Garaikoetxeak mutu utzi nau, bere handitasunean, nere ezjakintasunean. Zorionak beste behin lantaldeari. #artzainak
0
15
115
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
5 years
Ezer gutxi dakit futbolaz, ezta askorik ere Errealaz. Baina bai emakumeen borrokaz, eguneroko lehiaz, eta sakrifizioaren prezio altuaz. Gora zuek neskak, txapelarekin edo gabe, txapeldunak beti, baina oraingoan inoiz baino gehiago. ZORIONAK #AurreraNeskak 💜
@RealSociedadEUS
Real Sociedad Fútbol
5 years
🏆🙌 MILA ESKER GUZTIOI!!! #AurreraReala
15
282
1K
0
8
109
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
6 years
NO SOMOS LAS MUSAS, SOMOS LAS ARTISTAS. #borrokafeminista #M8 #feminismo
3
18
114
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
4 years
Telebistako aurpegi ezagunak ez bagina beteko al genuke antzokirik? EZ. Ze gordina den egia. Bete ditzagun antzokiak, antzerkiaz gozatzeko plazer hutsagatik. Mundua gorputz bat balitz, antzokiak bagina lirateke. #kulturaseguruada
3
18
114
@AitziGarmendia
Aitziber Garmendia
3 years
Zorionak #ElhuyarHiztegia . Nire ezjakintasun, jakin-min eta zalantzen lekuko isila izan zara urte hauetan, eskerrikasko. #25urte
0
8
111