11 Entzuteko
@11entzuteko_etb
Followers
4K
Following
2K
Statuses
5K
Telebista saioa. 11 Entzuteko saioaren kontu ofiziala. Asteartero, 22:20an, ETB1en. Klaudio Landak aurkeztua 📺
Joined October 2012
Jon Maia (@maia_jon): “Ez dago bigarren mailako euskaldunik, ez da egon behar” #11entzutekoetb @euskaltelebista
1
12
28
Jon Maia (@maia_jon): “Nik uste dut euskarak asko laguntzen duela integrazioan” #11entzutekoetb @euskaltelebista
0
10
25
Khalila Lamkhanterrek zailtasun pertsonalak bizi izan zituen: "Identitate krisiak izan ditut nerabezaroan. Nire jatorria disimulatzen edo estaltzen saiatzen nintzen" #11entzutekoetb
0
1
3
20 urtetik gora daramatza Tarana Karimek Euskal Herrian. Tolosan bizi da eta euskara ikasteko interesa izan zuen lehen momentutik: "Tresna oso garrantzitsu bat izan zen niretzako" #11entzutekoetb
0
7
25
Paco Tejados Albacetetik heldu zen Ataunera 8 urte inguru zituenean. Berak esana da sekula ez dela baztertua edo diskriminatua sentitu baina hizkuntzarekin zailtasunak izan zituen. #11entzutekoetb
0
5
31
Palmira Dualen kasua ezberdina da, bera irundarra da, eta ijitoa. Irunen jaio zen, baina hasieran, elkarrizketak egiten zizkiotenean-eta, Euskal Herrian nola sentitzen zen galdetzen zioten... Euskalduna da eta! #11entzutekoetb
0
2
16
Khalila Lamkhanter Marokotik Euskal Herrira etorri zen umea zenean. Aitarekin etorri zen, Markina-Xemeinera. Nolako harrera izan zuen? #11entzutekoetb
0
1
2
Jon Maiaren (@maia_jon) ama Extremadurakoa da eta aita Zamorakoa. “Nire abizenek lotsa ematen zidaten eta horrek konplexu asko sortzen zizkidan. Urte askotan familiaren jatorria estali dut, disimulatu egin dut”. Nola irauli zuen Maiak sentimendu hori? #11entzutekoetb
0
18
73
Jose Angel Iribarrek mezu bat utzi dio Jon Maiari (@maia_jon) Jon Maia: "Bere alboan egoten saiatzen asko ikasten dudalako. Ikono bat da. Euskal Herriko erraldoietako bat, erreferente bat. Zaindu egin behar dugu." #11entzutekoetb
1
11
60
Jon Maia (@maia_jon) Athleticzalea da. Iaz momentu berezia bizi izan zuen taldeak Kopako finalerako sailkapena lortu zuenean. Zer nolako esperientzia izan zen aldagelan bertsoa botatzea? #11entzutekoetb
0
8
33
4 urteko bidaiari amaiera emango dio Jon Maiak (@maia_jon). Azken emanaldia Zumaiako Itzurun hondratzan egin nahi du: "Ea aurtengo maiatza aldera egitea lortzen dugun. Kointziditu behar dute marea biziak, larunbatarekin eta eguraldi onarekin" #11entzutekoetb
0
1
2
Jon Maiak (@maia_jon) sekulako arrakasta izan du 'Kantu Bat Gara' proiektuarekin; hainbat sortzailerekin aritu da elkarlanean: "Ez dago ezer zoriontsuago egiten nauenik zerbaitetan laguntzen ari naizela sentitzea baino" #11entzutekoetb
0
4
9
Denetik egin du Jon Maiak (@maia_jon) bere ibilbidean: bertsoak, abestientzako hitzak, musika, dokumentalak… Zer da? Bertsolaria? Musikaria? Abeslaria? Idazlea?... #11entzutekoetb
0
3
1
Ternuara bidean behin baino gehiagotan heldu behar izan zion besotik Jon Maiak (@maia_jon) patroiari… 😂 #11entzutekoetb
0
1
4
Aurreko astean Karmele Jaio (@karmelejaio) izan zen #11entzuteko-n eta galdera bat utzi zuen Jon Maiarentzat (@maia_jon). Hementxe erantzuna 👇 #11entzutekoetb
Datorren astean Jon Maia (@maia_jon) izango dugu #11entzuteko-n. Karmele Jaiok (@karmelejaio) galdera bat utzi nahi izan dio bere lagunari. #11entzutekoetb
0
5
11
Espainiako Kongresuan onartutako azken dekretuarekin 29 neurri hartu dituzte gizartearen ongizatean aurrerapausoak emateko. Maider Galardi (@MaiderGalardi): "Nik argia komunitatean, lurraldetasunean, mugimendu feministak martxan jartzen dituen tresnetan... ikusten dut"
0
1
7
Zer pentsatzen dute herritarrek prezioen gorakada horren inguruan? Malen Altuna izan da kalean galdezka: #11entzutekoetb
0
2
4
Inflazioak goranzko joera izan du laugarren hilabetez jarraian, eta azken lau urteetan %19 garestitu da bizitza. Hau da Koldo Bilbao politologoaren iritzia gai honen inguruan: #11entzutekoetb
0
2
1
Galder del Campo (@GalderdelCampo) jurista eta ekonomialaria: "Dirurik ez daukaten familia horien egoera konpondu behar dutenak erakunde publikoak dira eta ez enpresa pribatuak. Geroz eta zerga gehiago ezarri, geroz eta enpresa gehiagok egingo dute alde" #11entzutekoetb
0
1
1